Gizartea -

Indiako Ozeanoan

Piraten erasoetatik ihes egitea lortu dute bi euskal ontzik

Tarasca eta Ortube Barria ontzi bermeotarreko segurtasun guardiek tiro egin dute itsas-lapurren ontziak uxatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko Albacora enpresako bi atunontzik piraten erasoetatik ihes egitea lortu dute gaur arratsaldean, Indiako Ozeanoan. Tarasca eta Ortube Barria ontzietako segurtasun guardiek tiro egin dute itsas-lapurren ontziak uxatzeko.

Bi itsasontzi laguntzaileak Seychelletara bidean zihoazela jasan dute erasoa, itsas-lapurren bi ontzi gerturatzen ari zirela ohartu direnean.

Ontzietan zihoazen segurtasun pribatuko guardiek erasotzaileak uxatu dituzte "ohiko tiro joan-etorrien ostean", izan ere, piratek "etsi" egin omen dute tiroketaren ondoren, enpresa bermeotarraren bozeramaileak azaldu duenez.

Arrantzuntziek aurrera jarraitu dute Seychelletara bidean, eta ez da zauriturik izan, baina kezka handia da eskifaiako kideen artean, aipatu iturriaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea