Gizartea -
Sutea
Lagun bat intoxikatu da Basauriko etxe batean izandako sutean
Ugarte kaleko etxebizitza bateko ke-kanpai batean piztu da sua.
Agentziak | Erredakzioa
Pertsona bat intoxikatu da bart Basauriko etxebizitza batean izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sutea 05:38an piztu da, Ugarte kaleko etxebizitza batean ke-kanpaiak su hartuta, argitu gabeko arrazoiak tarteko.
Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu dira, eta suhiltzaileek denbora gutxi behar izan dute erabat amatatzeko.
Bizilagun bat Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute, ke arnastu baitu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea