Gizartea -

IKERKETA

Lekukoak eskatu dituzte Arbizuko gaztearen heriotza argitzeko

Etxarri Aranatz eta Arbizu lotzen dituen errepidean igande goizaldean mutil arbizuarra harrapatu eta ihes egin omen zuen auto-gidaria identifikatzeko, herritarren laguntza eskatu du Foruzaingoak.

Igande goizean aurkitu zuten 19 urteko arbizuarraren gorpua errepide ertzean. EFE.
Igande goizean aurkitu zuten 19 urteko arbizuarraren gorpua errepide ertzean. EFE.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko mutil arbizuarraren gorpua Etxarri Aranatz eta Arbizu lotzen dituen NA-2410 errepidean aurkitu zuten atzo, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi zuenez.

06:05 aldera, dei bat jaso zuten Nafarroako SOS Zerbitzuan. Anbulantzia bat bertaratu zen, baina gaztea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin osasun langileek. Buruan kolpe handia zuen.

Nafarroako Foru Gobernuak jakitera eman zuenez, gaztea Etxarri Aranaztik Arbizura zihoan, oinez, kinto-festetan izan ondoren. Lehen hipotesien arabera, auto batek harrapatu eta, ondoren, ihes egin zuen.

Oraingoz, ez dute autoaren gidaria identifikatu, eta, hori dela eta, Foruzaingoak laguntza eskatu die gertaeraren inguruko informazioa izan dezaketen herritarrei.

Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutura eraman zuten, eta bertan egingo diote autopsia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak