Gizartea -
Gipuzkoa
Mankomunitateak errefusatu egin du Lapatxeko zabortegia handitzea
Nolanahi ere, bete arte zaborra jasotzen jarraitzea onartu du.
eitb.eus
Urola Erdiko Mankomunitateak errefusatu egin du Lapatxeko zabortegia (Azpeitia) handitzea, baina onartu du bete arte zaborra jasotzen jarraitzea. Horrela, hiruzpalau hilabete gehiago izango da zabalik.
Dena dela, Lapatxeko kudeatzaileek gogorarazi dute epe horren ostean arazotan izango direla, eta, horregatik, konponbideak eskatu dizkiote Gipuzkoako Aldundiari.
Foru erakundea zabortegia handitzearen aldekoa zen, baina alternatiba bat diseinatu du: Gipuzkoako zaborra Kantabriara eramatea, Meruelo herrira. 20-25 kamioi abiatuko lirateke egunero, eta kostua % 50 garestitzea ekarriko luke horrek.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuaren ustez, azpiegitura handitzeko ezezkoaren atzean arrazoi politikoak daude.