Gizartea -
Prezioen jaitsiera dela eta
Arrantzaleak ez dira antxoa bila aterako astelehenera arte
Gipuzkoako kofradiek, ontzi bakoitzak eguneko eta tripulatzaile bakoitzeko 100 kilo hartzea proposatuko dute. Horrela, azken bi egunetako prezioen beherakadari aurre egin nahi diote.
Erredakzioa
Bost urteko debekuaren ostean, arrantzaleak ez dira gaur antxoatan ibili. Kantauriko antxoa arrandegietara itzuli zen herenegun eta asteazkeneko arrakastaren ostean, kiloaren prezioa izugarri jaitsi denez, arrantzaleak ez dira antxoa bila aterako astelehenera arte.
Lehen egunean 700 kilo antxoa sartu ziren portuetan eta atzo berriz, 100.000 kilo. Sekulako kopurua ez den arren, denboraldiko 5.400 tona hasieran "merkeegi salduz" xahutu behar ez dela iritzi dute arrantzaleek. Hau da, antxoa kuota ongi dosifikatu eta kudeatu behar dela iritzi dute arrantzaleek.
Zentzu horretan, gaur bildu diren Gipuzkoako kofradiek ontzi bakoitzaren eguneko kuota murriztea proposatu dute, hain zuzen, tripulatzaile bakoitzeko 100 kilo hartzea proposatuko dute.