Gizartea -
Gasteiz
Urtetan emazte eta seme-alabei tratu txarrak emateagatik atxilotu dute
Emakumeak gizonaren kontrako salaketa jarri ostean atxilotu dute, Gasteizko Pilar auzoan.
Agentziak | Erredakzioa
51 urteko gizaseme bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari eta hiru seme-alabei, tartean egun adingabea den bati, urte luzetan tratu txarrak ematea egotzita.
Emazteak haren kontrako salaketa jarri zuen Agirrelandako Udaltzaingoaren komisarian. Berari ez ezik, seme-alabei ere tratu txar fisiko eta psikologikoak eman ei zizkien gizonak.
Atzo arratsaldean, 16:00ak inguruan, atxilotu zuen Udaltzaingoak, Pilar auzoan. Genero indarkeria delitua egotzi diote.
____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.