Gizartea -
Polemika
Aita Santua "atsekabetuta" dago Alemaniako sexu abusuengatik
Horrela laburbildu du Alemaniako gotzainen buruak umeei egindako sexu abusuen inguruko Aita Santuaren iritzia. Apezpiku alemaniarren partez, "barkamena" eskatu die biktimei.
Erredakzioa
Robert Zollitsch Alemaniako Gotzainen Biltzarreko presidentea Aita Santuarekin bildu da. Alemaniako ikastetxeetan 70, 80 eta 90eko hamarkadetan, 350 adingabeei egindako sexu abusuak izan dituzte hizpide.
Zollitschen hitzetan, Benedicto XVIk "haserre, arreta eta atsekabe handiz" entzun du berriki argitara atera diren apaiz alemaniarrek egindako sexu erasoen kontaketa.
Alemaniako gotzainen buruak baieztatu duenez, abusuei aurre egiteko hartu dituzten neurrien alde agertu da Aita Santua.
Neurri horien artean, Stephen Ackmann Treviriko apezpikuaren izendapena dago. Agintariekin lanean aritzeko ardura izan du horrek eta laguntza eskainiko die biktimei eta senitatekoei.
Azkenik, apezpiku alemaniarrak "atsekabetuta" daudela baieztatu du eta biktimei "barkamena" eskatu die, beraien partez.