Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute Getxoko kiroldegian kamerak jartzea egotzita
Atxilotua Fadurako kiroldegiko langile bat da. Emakumezkoen aldagelan kamerak jartzea leporatu diote.
EITB.EUS
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Bizkaian, Getxoko Fadura kiroldegiko emakumezkoen aldagelan kamerak jartzea leporatuta.
Atxilotua kiroldegiko langilea da, eta 52 urte ditu. Ertzaintzak haren etxea miatu du.
Atletismoko eta errugbiko emakumeen taldeek erabiltzen dituzten aldagelatan legez kanpoko kamerak topatu zituzten azaroaren 11n. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuten orduan, eta kamerak bertako langile batek jarri zituela izan da hipotesi nagusia hasieratik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea