Gizartea -
Zerbitzu telematikoa
Osakidetzaren ospitale guztiek dute jaiotzak erregistratzeko sistema
Osakidetzako ospitaleetan, egunean batez beste 44 ume jaiotzen dira. Horien gurasoek dagoeneko ez dute Erregistro Zibilera joan beharrik.
agentziak | erredakzioa
Gaurtik aurrera, Osakidetzako ospitale guztiek dute jaiotzak erregistratzeko zerbitzu telematikoa, gurasoek Erregistro Zibilera joan beharrik ez izateko, Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Arabako Unibertsitate Ospitalea izan zen zerbitzu telematikoa abiatzen aitzindaria, eta dagoeneko Donostiako, Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetan ere erregistratzen dituzte jaioberriak.
Osakidetzako ospitaleetan, egunean batez beste 44 ume jaiotzen dira, eta Jon Darpon Osasun sailburuak azpimarratu du gurasoei “izapide administratiboak erraztu” egiten dizkietela horrela.