Gizartea -

Golardoa

Mikel Ayestaranek Euskal Kazetariak saria jaso du

EiTBren korrespontsalak gatazka guneetan egindako "lan bikainarengatik" nabarmendu nahi izan du Kazetarien Euskal Elkargoak.

Ayestaran, Afganistanen hartutako irudi batean.
Mikel Ayestaranek 2015eko Euskal Kazetariak saria jaso du

EITB.eUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Ayestaran EiTBk gatazka guneetan duen korrespontsalak jaso du aurten Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen duten Euskal Kazetariak saria.

Epaimahaiak gerra eta gatazka guneetan egindako "lan bikainarengatik" nabarmendu du Ayestaran. "Sari honen laugarren edizioa da, eta bere helburua gure lanbiderako adibide den EAEko informazioaren profesional bat omentzea da, Euskadin, Estatuan edota nazioartean egindako lanagatik", adierazi dute epaimahaiko kideek.

Aurten, Ayestaranekin batera, Adierazpen askatasunaren Jose Maria Portell saria Mexikoko Voz Alterna kazetari mexikarren kolektiboari eman diote; Ibilbide Profesionalari saria, Maria Jesus Gandariasbeitia kazetariari; komunikabideetan oihartzuna izan duen Pertsonaia edo Giza Instituzioa saria, STOP Sanfilippo elkarteko Naiara Garcia de Andoainentzat, eta Kazetaritza Digitalaren saria Begoña Beristaini eman diote. Saridunak Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabidetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.

Euskal Kazetaritza sariak 2015eko azaroaren 24an banatu dituzte, Bilboko BBK Aretoan. Saridunek Nicolas Alba eskultorearen obra bat jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Mikel Ayestaran azken ordukoa Kazetaritza gaur