Gizartea -
Istripua
Hiru pertsona zauritu dira Gasteizen, bi tranbia istriputan
Lehen istripua Wellingtoneko Dukearen kalean jazo da, eta, bigarrena, Gasteizko Etorbideak eta Gurutze Zuriaren kaleak bat egiten duten tokian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru emakume arin zauritu dira gaur Gasteizen jazotako bi zirkulazio istriputan. Bi ezbeharretan, tranbia izan da nahasita.
Lehen istripua 14:15ean gertatu da, Wellingtoneko Dukearen kalean. Ordu horretan, auto batek talka egin du tranbiaren aurka, eta, ondorioz, autoan zihoan 50 urteko emakumezko bat eta tranbiako erabiltzaile bat zauritu dira. Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dituzte biak.
Handik bi ordu eta erdira, antzeko istripu bat jazo da Gasteizko Etorbideak eta Gurutze Zuriaren kaleak bat egiten duten tokian. Bertan, tranbiak talka egin du furgoneta baten aurka. Hori dela eta, tren arinaren bidaiari bat (30 urte) ospitalera eraman behar izan dute, kolpea izan baitu saihetsetan.