Gizartea -

Erizainen salaketa

Botikak emateko sistema berriak arazoak sortuko dituela salatu dute

Erizainek ohartarazi dute pazienteak “okerrago” artatuko dituztela Espainiako Gobernuak ezarri duen medikamentuak emateko sistema berriaren ondorioz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaiak emateko Espainiako Gobernuak onartutako lege berriaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun sisteman arazoak sortuko direla ohartarazi dute SATSE sindikatuak eta Erizainen Kolegioak.

Bilbon egindako agerraldian, Encarna de la Maza SATSE Euskadiko Antolakuntza idazkariak azpimarratu du lege horrekin “erizainei, pazienteei eta herritarren subiranotasunari traizio” egiten ari direla.

Horrenbestez, “gaitasun greba” bat egingo dutela iragarri dute, hau da, dekretu berriak exijitzen dituen baldintzak zorrotz beteko dituzte, baina, aldi berean, informazio kanpaina bat abiaraziko dute, orain arteko osasun asistentzia zergatik ematen ez duten pazienteei azaltzeko.

Ignacio Gonzalez Bizkaiko Erizaintza Eskolako idazkariak esan du botikak emateko sistema honekin pazienteak “okerrago” artatuko dituztela.

Adibide praktiko bat ere jarri dute, gripearen kontrako kanpainarena, hain zuzen ere. Orain arte txertoak erizainek jartzen zituzten. Hemendik aurrera paziente bakoitzari medikuak emandako preskripzioa eskatu beharko diote, hau da, “urtero bi milioi pertsonak jasotzen dute txertoa, bada, orain bi milioi preskripzio eskatu beharko dizkiegu pazienteei txertoa eman ahal izateko”.

Paziente batek medikuaren preskripzioa ez badauka, ezingo dute txertorik jarri; izan ere, kontrakoa eginez gero legea urratuko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainiako Gobernua albisteak Gizartea bideoak Albisteak Erizaintza gaur Botikak albisteak