Gizartea -
Greba
Lufthansaren 10 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiuko aireportuan
Alemaniako hegazkin konpainiaren kabinetako langileen grebak 929 hegalditan izan du eragina.
agentziak | erredakzioa
Lufthansaren 10 hegaldi bertan behera geratu dira Loiuko aireportuan, kabinetako langileen grebaren ondorioz, AENAk jakinarazi duenez.
Guztira, Alemaniako hegazkin konpainiaren 929 hegaldi gelditu dira bertan behera, eta kaltetuak 113.000 bidaiari inguru izan dira, Lufthansak bere webgunean azaldu duenez.
Loiuko aireportuan suspenditutako 10 hegaldietatik seik Bilbo-Munich ibilbidea egin behar zuten; eta gainerako laurek, Bilbo-Frankfurt ibilbidea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea