Gizartea -

Madril

Irakasle bat auzipetu dute 15 neskatilari sexu-abusuak egiteagatik

Biktimen artean adingabeak daude, baina baita 24 urteko emakumeak ere, sexu-gehiegikeriak haurrak zirenean jasan omen zituztenak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaile batek Madrilgo Valdeluz ikastetxeko irakasle bat auzipetzea erabaki du, 2004 eta 2014. urteen artean hamabost neskatilari sexu-abusuak egitea egotzita.

Auzipetua 2014ko otsailaren 11n atxilotu zuten, eta urte horretako apiriletik baldintzapean aske dago.

Epaileak baldintzapeko askatasuna berretsi du, eta 12.000 euroko bermea ezarri dio. Horrez gain, Madrilgo Auzitegiko medikuari biktimei egindako azterketa psikologikoen txostenak eskatu dizkio.

Epaileak uste du zantzuak badaudela 2004 eta 2014. urteen artean irakasle horrek sexu-abusuak egin zituela esateko.

Salatzaileen artean adingabeak daude, baina baita 24 urteko emakumeak ere, sexu-gehiegikeriak haurrak zirenean jasan omen zituztenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Delituak argazkiak Gaurko azken ordukoa Umeak albisteak Sexu erasoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Madril gaur Irakasleen albisteak gaur