Gizartea -

Igandean, 12:00etan

Bardeako maniobra militarren aurka protesta egingo dute Tuteran

Azaroaren 6an beste elkarretaratze bat egingo dute Iruñean. Estatuko eta Europako 30 taldek eta elkartek mobilizazioak babestu dituzte.

Tuteran tiro-eremuaren aurka egindako beste elkarretaratze baten argazkia. Artxiboko irudia: EiTB
Tuteran tiro-eremuaren aurka egindako beste elkarretaratze baten argazkia. Artxiboko irudia: EiTB
Tuteran tiro-eremuaren aurka egindako beste elkarretaratze baten argazkia. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bardeako tiro-eremuan egiten ari diren maniobra militarren aurkako mobilizazioak deitu dituzte. Horrela, datorren igandean protesta egingo dute Tuteran, eta azaroaren 6an beste elkarretaratze bat Iruñean, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Nafarroako lauko Gobernuak tiro-eremua ixtea eskatu zuen atzo.

Estatuko eta Europako 30 talde eta elkarte maniobra militarren aurka agertu dira, eta protestei babesa eman diete. Tuterako elkarretaratzea 12:00etan hasiko da, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Bitartean, NATOko maniobren hirugarren eguna bete da gaur. Maniobrak azaroaren 6ra arte luzatuko dira. Inguruko bizilagunek maniobrak 'nolabaiteko normaltasunez' hartu dituzte; izan ere, ohituta daude dagoeneko, baina batzuek gelditzeko eskatu dute.

Soinu-langa hausten duten hegazkinen zaratak behin eta berriro errepikatu dira, baina Arguedaseko bizilagunak ez dituzte ezustean harrapatu. Herria tiro-eremutik 15 bat minutura dago soilik.

Nahiz eta hegazkinetara eta dardaretara ohituta egon, bizilagun askok tiro-eremua ixtea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Tutera argazkiak