Gizartea -
Epaiketa
Asunta amak hil zuela uste du fiskalak
Krimena Alfonso Basterra senar ohiarekin adostuta egin zuela uste du Ministerio Publikoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asunta Basterraren hilketaren epaiketako fiskalak, Jorge Fernandez de Aranguizek, aldatu egin ditu bere behin betiko ondorioak, eta umearen hiltzailea Rosario Porto ama izan litekeela gaineratu du. Hori bai, krimena Alfonso Basterra senar ohiarekin adostuta zegoela esan du.
Fiskalaren bertsio berriaren arabera, baliteke guraso biek, "edo gutxienez Rosario Portok", hil izana Asunta, "bien artean adostutako plan bati jarraiki".
Herri akusazioak behin betiko egin ditu bere ondorioak, eta heriotzaren ardura guraso biei egotzi die, maila berean.
Rosario Portoren defentsak berretsi du emakumezkoa errugabea dela eta horren aurkako frogarik ez dagoela.
Alfonso Basterraren abokatuak zenbait guardia zibili "deklarazio faltsua" egin izana leporatzea eskatu du, gizonezkoaren etxean ordenagailu eramangarria ez zegoela esateagatik (eta geroago agertu egin zen bertan), baina epaileak errefusatu egin du.