Gizartea -

EUSTAT

Jaiotza kopurua % 1,4 hazi zen EAEn 2014an

2014an, guztira 19.378 ume jaio ziren Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta ama izan zirenen batez besteko adina 33,2 urtekoa izan zen.

2014an ama izan zirenen batez besteko adina 33,2 urtekoa izan zen.
2014an ama izan zirenen batez besteko adina 33,2 urtekoa izan zen.
2014an ama izan zirenen batez besteko adina 33,2 urtekoa izan zen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaiotza kopurua % 1,4 hazi zen iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, 2013ko datuekin alderatuta, 19.378 jaioberri erregistratu baitziren guztira. Araban izan zen hazkunderik handiena (% 5,7), Gipuzkoan (% 1,2) eta Bizkaian (% 0,1) baino askoz ere gehiago hazi baitzen, baina kopuruak bere osotasunean hartuta, 3.277 ume jaio ziren iaz Araban, 6.361 jaio ziren Gipuzkoan, eta 9.740, berriz, Bizkaian.

Eustatek gaur kaleratu dituen datuen arabera, mila biztanleko, batez beste, 8,9 haur jaio ziren EAEn 2014an: 10,3, Araban; 9, Gipuzkoan; eta 8,5, Bizkaian.

2014an ama izan ziren emakume gehienak, % 38,3, 30 eta 34 urte artekoak ziren (halere, adin-tarte horretan ama izan zirenen kopuruak puntu erdi egin zuen behera aurreko urteko datuekin alderatuta); % 34,5, 35 eta 39 urte artekoak ziren; eta % 7,8, berriz, 40 urtetik gorakoak (gora egin zuen, beraz).

Azken bost urteotako joera aldatuz, 20 eta 29 urte bitartean ama izan zirenen kopuruak ere gora egin zuen; ama izan zirenen % 4,6k 20 eta 24 urte artean zituzten, eta % 13,6k, 25 eta 29 artean. Ama nerabeen kopuruak ere gora egin zuen iaz: 2014an jaiotako umeen % 1,3k ama nerabea zuten.

Ama izan zirenen naziotasunari dagokionez, EAEn erditu ziren emakumeen % 18,3 kanpotik EAEra bizitzera etorritakoak ziren; besteak beste, marokoarrak (594), errumaniarrak (348), kolonbiarrak (247), boliviarrak (243), aljeriarrak (169), ekuatortarrak (158) eta nigeriarrak (151).

Bestalde, ezkondu gabeko bikoteek izandako ume kopurua (7.732) % 6,6 hazi zen 2014an, 2013ko datuekin alderatuta.

Orotara, 18.908 erditze izan ziren iaz; ume bakarrekoak izan ziren horietako 18.385, erditze bikoitzak izan ziren 510, eta hirukoitzak, 510. 1.091 erditze, berriz, goiztiarrak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba EAE Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Haurtzaroa albisteak Gurasoak albisteak Eustaten datuak