Gizartea -
Epaiketa
Laredoko hilketen ustezko egileak ez zuen buruko gaitzik
Auzitegi medikuen esanetan, akusatuak ez zuen drogarik hartu eta ez zuen abstinentzia sindromerik ere.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adituek baztertu egin dute Laredoko bi krimenen ustezko egileak buruko gaitz bat edo patologia psikiko bat izatea.
Psikiatrian aditu diren adituek deklaratu dute gaur Kantabriako Auzitegian, Laredoko ustezko hiltzailearen epaiketan. Hain zuzen ere, Laudioko (Araba) gizonezko bat eta horren alaba hil zituen gizonezkoak, iazko abuztuan.
Biktimei eraso zienean "buruko nahasmendurik ez" zuela berretsi dute adituek.
Halaber, akusatuak amnesia duela esan badu ere, medikuek ez diote "kausa organikorik" atzeman. Horren ildotik, gizonezkoak "pertsonalitate desoreka" duela zehaztu dute.
Adituen esanetan, akusatuak ez zuen drogatuta zegoen zantzurik, ezta abstinentzia sindromerik ere.
Nolanahi ere, drogarik hartu zuen jakiteko proba egin zioten atxilotu eta gero, eta kalamuaren arrastoak bakarrik atzeman zizkioten. "Horrenbestez, baztertu egin da kokaina hartu izana", akusatuak kokaina hartu zuela deklaratu bazuen ere.