Gizartea -

Fusilatuei omenaldia

Txiki eta Otaegi omendu dituzte euren heriotzaren 40. urteurrenean

Ekitaldian Jaurlaritzako hainbat ordezkarik parte hartu dute, besteak beste, Aintzane Ezenarrok (Memoriaren Institutuko zuzendaria).

Jon Paredes ''Txiki'' eta Otaegi omendu dituzte Zarautzen

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Paredes, 'Txiki', eta Angel Otaegi omendu dituzte gaur euren senide eta lagunek, Frankismo garaian ETAko kide horiek fusilatu zituztenetik 40 urte igaro direnean. Omenaldian zehar nabarmendu dutenez, bakerako eta askatasunerako bideak egian oinarrituta egon behar du.

Ekitaldian Jaurlaritzako hainbat ordezkarik hartu dute parte, besteak beste, Aintzane Ezenarrok (Memoriaren Institutuko zuzendaria), Monika Hernandok (Biktimen eta Giza Eskubideen Bulegoko zuzendaria). Horiez gain, ETAren atentatua jasan zuen Gorka Landaburu kazetaria eta Pili Zabala GALek 1983an hil zuen Joxean Zabala ETAko kidearen arreba ere izan dira bertan.

Kazetarien aurrean egin dituen adierazpenetan, Mikel Paredesek (Txikiren anaia) bere poza adierazi du, aurten beste urte batzuetan izan ez den jendea bertaratu delako. Horrez gain, eta "zaila izan arren", euskal gizartea askatasunerako "bide geldoa, baina ziurra" ari dela egiten nabamendu du.

Ahaztuak 1936-1977 elkarteko bozeramaile Martxelo Alvarezek salatu du 40 urte geroago oraindik "erakundeetan erregimenaren aztarnak aurkitzen jarraitzea". Hitz horiekin salatu du bere elkarteak deitutako omenaldia Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak debekatu nahi izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Zarautz albisteak Gizartea albisteak Albisteak