Gizartea -
Bidaia ofiziala AEB-n
Heriotza zigorra indargabetzea eskatu du aita santuak AEBko Kongresuan
Frantziskok agerraldia egin du AEBko Kongresuan, aita santu batek bertan egin duen lehena.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantzisko aita santuak mundu osoan heriotza zigorra indargabetzea eskatu du AEBko Kongresuan.
"Ziur naiz hori dela bide onena, bizitza guztiak sakratuak baitira; pertsona guztiek duintasun besterezina dute, eta gizarteak onurak besterik ez ditu izango delituak egin dituztenak berriz gizarteratzen badira", gaineratu du.
Frantziskoren agerraldia aita santu batek AEBko Kongresuan egindako lehena izan da.
Horren esanetan, "urrezko legeak gogorarazi egiten digu giza bizitza defendatzeko eta babesteko erantzukizuna dugula, garapen fase guztietan".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea