Gizartea -

Zirkulazio istripua

Gipuzkoako Aldundiak doluminak eman dizkie Azpeitian hildakoen sendiei

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere dolumina adierazi die senitartekoei Twitter sare sozialaren bidez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak "doluminak, gertutasuna eta babesa" eskaini dizkie gaur goizean GI-631 errepidean, Lasao parean (Azpeitia), gertaturiko auto istripuan hil diren hiru gazteen senideei.

"Une larri hauetan benetan sentitzen dugu hiru lagunen heriotza eta, halaber, gure indar eta adore guztia helarazi nahi dizkiegu hildakoen sendiei eta lagunei. Goian Bego", adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez.

Bestalde, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak doluminak eman dizkie hildakoen senideei haren Twitter kontuan argitaratutako mezu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Albisteak Gipuzkoa Azpeitia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa