Gizartea -

Gasteiz

Bikotekideari etengabeko tratu txarrak emateagatik atxilotu dute

45 urteko gizonezkoari tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea eta heriotza mehatxuak egitea egotzi diote. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari etengabeko tratu txar fisko eta psikologikoak emateagatik eta heriotza mehatxuak egiteagatik. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo iluntzean, 20:00etan, atxilotu zuten gizona Zabalgana auzoan, eta astearte honetan eraman dute epailearen aurrera. Biktimak salaketa jarri zuen gizonaren kontra, etengabeko tratu txarrak eman eta heriotza mehatxuak egin dizkiolako. Emakumeak babes neurriak eskatu ditu.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Mundu matxista Zabalgana auzoa