Gizartea -

Nafarroa

Bardeako tiro eremua ixtea eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Halaber, joan den astean tiro eremuan zauritu zen pertsonari "elkartasuna" agertu diote.

Bardeako tiro poligonoa. EFE
Bardeako tiro poligonoa. EFE
Bardeako tiro poligonoa. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat adostu dute, Bardeako tiro eremua ixtea eskatzeko.

Adierazpenak bi puntu ditu. Lehenengoan, Ganberak “elkartasuna” adierazi diote joan den astean tiro eremuan zauritu zen pertsonari, eta gertatutakoa “berehala argitzea” eskatu dute. Talde guztiek babestu dute puntu hori.

Bigarrenean, “guztiz beharrezko”tzat jo dute Bardeako tiro eremua ixtea, argudio "sozialak, ingurumenekoak, bakearen aldekoak eta segurtasunekoak” kontuan hartuta. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eman diote babesa, eta UPNk, PSNk eta PPNk aurka bozkatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Nafarroako Parlamentua