Gizartea -

1014 lanpostu

Osakidetzako lan eskaintza publikoan izena emateko epea, zabalik

1.014 lanpostu dira, 9 kategoriatan: Familia medikuak, pediatrak, erizainak, fisioterapeutak, emaginak, laborategi teknikariak, erizain laguntzaileak, administrazio laguntzaileak eta zaindariak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak asteazken honetan kaleratu ditu Osakidetzako 2014-2015eko lan eskaintza publikoren oinarriak. Hala, bihar irekiko dute bertan parte hartu ahal izateko izena emateko epea, hilabete batez.

Guztira 2014 lanpostu izango dira, bederatzi kategoriatan: Familia medikuak, pediatrak, erizainak, fisioterapeutak, emaginak, laborategi teknikariak, erizain laguntzaileak, administrazio laguntzaileak eta zaindariak.

Gainerako kategoriak 2016rako aurreikusita dagoen lan eskaintza publikoan izango dira eta beste 1.000 lanpostu izango dira datorren urteko horretan ere.

Aurtengo eskaintzan 507 izango dira txanda irekikoak, eta beste hainbeste barne barne-sustapenekoak.

ELAren kritika

ELA sindikatuak, bestalde, kritikatu egin du lan eskaintza publikoa argitaratuta Osakidetzak ‘’prekaritatearen kontrako borroka indargabetu nahi’’ izan duela, eta ohartarazi egin du ‘’inposaketa’’ berri hau ‘’mobilizatzeko pizgarria’’ dela. Halaber, ‘’barregarri’’ jo du eskainitako lanpostuen zenbateko, eta 5.000 plazako LEPa eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza