Gizartea -
Mallorcatik 18 miliara
Ferry batek su hartu du eta 156 bidaiariak atera behar izan dituzte
Suteak ferrya hondoratzeko arriskuaz jabetuta prebentzio dispositibo bat martxan dagoela baieztatu du Itsas Salbamenduak.
Agentziak | Erredakzioa
Transmediterranea konpainiako ferry baten sotoan hasi den suteak 156 bidaiari eta tripulatzaileak ontzitik ateratzera behartu du. Palma eta Valentzia lotu behar zituen ontziak, baina Mallorcatik 18 miliara zegoenean erreskatea egin behar izan dute 14:00ak aldera.
Sorrento ferryko ia bidaiari guztiak erreskatatu ditu Itsas Salbamenduak Baleriako Puglia ontzian. Eivissa eta Bartzelona lotu behar zituen Puglia-k, baina erreskate operazioari laguntzeko ibilbidea aldatu du. Horrela, 20:15 aldera Palmako portura heldu da kaltedunak lehorreratzeko.
Mendebaldeko Kai-muturrean Ana Pastor Sustapen ministroa ere izan da. Ezbeharra bertatik bertara jarraitzeko Mallorcara joan da ministroa; izan ere, sua itzaltzeko orduak behar izan dituzte.
Ferrya hondoratzeko arriskua
Suteak ferrya hondoratzeko arriskuaz jabetuta prebentzio dispositibo bat martxan dagoela baieztatu du Itsas Salbamenduak.
Sorrento-ko bi bidaiari soilik artatu behar izan dituzte. Horregatik, helikopteroz Mallorcako ospitale batera eraman behar izan dituzte.
25 urteko italiar bat kea arnastu du eta filipinar batek antsietate krisi bat izan du, baina biek medikuaren sendagiria jaso dute dagoeneko.