Gizartea -

Ezbeharra Marokon

Bizirik atera zen espeleologoa: 'Ez zen erreskate normala izan'

“Marokoko agintariek egindako eta Espainiako Gobernuak onartutako hilketaren arduradunak nortzuk diren Espainia osoak jakitea nahi dugu”, salatu dute espeleologoek.

Juan Bolivar Bueno espeleologoa. Argazkia: EFE
Juan Bolivar Bueno espeleologoa. Argazkia: EFE
Bizirik atera zen espeleologoa: 'Jose nola itotzen zen entzun nuen'

1:55

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marokoko jendarmeek egindako erreskatea ?normala izan ez? zela adierazi du gaur Juan Bolivar Bueno espeleologoak Granadan. Polizia nazionala bizirik atera zen Marokoko ezbeharretik eta Espainiara asteartean heldu zen. Istripuan espedizioko bi lagun hil ziren.

Bere aitak eta Lliberis Espeleologia Klubeko kideek Juan Bolivar lagundu dute agerraldian. Istripua izan zutenetik erreskatatu zituzten arte igaro ziren sei egunak azaldu ditu Bolivarrek.

Gustavo Viruesek, Jose Antonio Martinezek eta berak osatzen zuten taldea. Lehenengo biak sakanean amildu ziren, baina Bolivarrek ez dio istripuari azalpenik aurkitzen.

Lehenengo Virues amildu eta kolpearen ondorioz hil zen. Jose Antonio Martinez, aldiz, zauriturik soketan zintzilik gelditu zen.

Bost egun

?Bost egun geroago bi jendarme heldu ziren soka batzuekin erreskatatzeko. Makineriarik ez zutela eta guztia leban egin behar zutela esan zidaten. Martinez erreskatatzeko esku-ohea ibaira erori zen eta itotzeko arriskuan izan zen. Hurrengo egunean, uretan gaua pasa eta gero hil egin zen?, azaldu du Bolivarrek hunkituta eta negar-malkotan.

Istripua Wandrass arroilan gertatu zen, Atlas Garaian. Jose Antonio Martinezen eta Gustavo Viruesen gorpuak gauean heldu dira Granadara eta Chiclanara (Cadiz), hurrenez hurren.

?Une batean, behera begiratu eta oharkabetu, gora begiratu eta biak erortzen ikusten dituzu. Filma bat dela pentsatzen duzu, ez errealitatea?, gaineratu du Bolivarrek negar-zotinka.

Virues kolpearen ondorioz hil zen. ?Ez zen mugitzen. Begiak zuri zituen. Hilik zegoen?, esan du Bolivarrek. Zer egiterik ez zegoela ohartu eta Martinezengana hurbildu zela azaldu du espeleologoak. Martinez zauriturik zegoen. Horregatik, arnesa kentzen lagundu zion eta jaitsi zuen.

?Iglu antzeko bat egin nion elurrean, aurkitu nuen arropa guztiarekin, baita Gustavorenarekin ere; izan ere, zoritxarrez ez zuen behar, eta Jose Antonio estali nuen?, adierazi du Bolivarrek. Martinezek hurrengo egunetan hobera egin zuela goraipatu du espeleologoak. Egunero janaria eta ura eramaten zizkiola erantsi du. ?Mundu guztiari? mezuak bidali zizkion, gaur horretan bertan, zehaztu duenez. Horrela, sei egun eman zituzten.

"Hau ez da horrela geratuko?

Marokoko Jendarmeriak egindako erreskatea auzitara eramango dutela iragarri dute hildako mendizaleen adiskideek. ?Zabarkeria? izan dela uste dute.

Jose Morillas bidaia antolatu zuen espeleologoen elkarteko bozeramaileak adierazi duenez, Jose Antonio Martinezen erreskateko inguruabarrak argitzea beharrezkoa da.

?Hau ez da horrela geratuko, Marokoko agintariek egindako eta Espainiako Gobernuak onartutako hilketaren arduradunak nortzuk diren Espainia osoak jakitea nahi dugu?, salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea