Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera ustezko hiltzailea

Hilketa delitua egotzi diote, bikotekidea lanbankadaz hil duelakoan. Gasteizko Udalak eta talde feministek krimena salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte astearte eta larunbaterako.

Hilketa Gasteizko Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean gertatu da. EFE
Hilketa Gasteizko Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean gertatu da.
Datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera ustezko hiltzailea

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bikotekidea hil zuen ostegun arratsaldean Gasteizen. Erasotzailea, 34 urteko gizasemea, Ertzaintzaren komisarian dago atxilotuta.

Hilketa delitua egotzi diote gizonezkoari eta larunbat honetan eramango dute ziurrenik epailearen aurrera, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Emakumeak ez zuela tratu txarrik salatu gaineratu du Segurtasun sailak. Hiru seme-alaba zituen emakumeak. Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, hildako emakumearen eta ustezko hiltzailearen lagun batek esan dudenez,  Errumanian kartzelatik atera berria zen gizonezkoa, eta  "herrialde horretara itzuli nahi zuen bikotekidearekin eta seme-alabekin".

Elkarretaratzeak

Gasteizko Udalak krimena gaitzesteko elkarretaratzea deitu du datorren astearterako (hilak 7), 12:00etan, Espainia plazan. Talde feministek, bestalde, kontzentrazioa egingo dute Andre Maria Zuriaren Plazan larunbatean, 20:00etan. Emakundek parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Hilketa 18:00ak inguruan jazo zen, Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gizonak labana bat erabili zuen emakume gaztea hiltzeko.

18:05 aldera, gizona kalera atera zen, Ertzaintzaren patruila baten ondora hurbildu, eta emaztea hil zuela aitortu zien ertzainei.

Agenteak etxebizitzara bertaratu ziren, eta emakumea hilda zegoela egiaztatu zuten. Krimena egiteko antza erabili zen labana ere etxean aurkitu zuten. Gizona atxilotu egin zuten.

Indarkeria matxistak 2015ean utzitako lehen biktima da. Iaz hiru emakume hil zituzten. Lehendabiziko hilketa Mungian gertatu zen; gizon batek itota hil zuen bere bikotekide ohia; abenduan, berriz, gizon batek emaztea eta amaginarreba hil zituen Abadiñon.

_____________________________

Tratu txarrak jasaten badituzu edo halako kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako gomendioak edo deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten telefono fakturan).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Krimenak azken ordukoa