Gizartea -

Kopako finala

Gazte bat inputatu dute, finalean bonba bat jarriko zuela esateagatik

Inputatutakoa 17 urtekoa eta Murtziako bizilaguna da. Mehatxu larriak egitea inputatu diote.

Athleticek eta Bartzelonak jokatuko dute Kopako finala, maiatzaren 30ean, Camp Noun. EFE
Athleticek eta Bartzelonak jokatuko dute Kopako finala, maiatzaren 30ean, Camp Noun. EFE
Athleticek eta Bartzelonak jokatuko dute Kopako finala, maiatzaren 30ean, Camp Noun. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 17 urteko mutil bat inputatu du Murtzian, Kopako finalean Camp Noun atentatua egingo duela esan omen baitzuen Twitterren. Athletic eta Bartzelona neurtuko dira partida horretan, maiatzaren 30ean.

Antza denez, gazteak hainbat txio idatzi ditu Kopako finalari buruz, eta, horietako batean, bonba bat prestatzen ari zela eta aipatuko partidan "jaurtiko" duela esan zuen.

Twitterren bertan, hainbat pertsonak Polizia ohartarazi zuten.

Hasiera batean, eta bere txioek izan zuten oihartzuna ikusita, gazteak jarrera bortitza agertu zuen eta irainka hasi zen esandakoa ezabatzea eskatu ziotenen aurka. Azkenean, profila ezabatu zuen, Poliziak identifikatzea galarazteko.

Hala ere, agenteek identifikatu, eta atxilotu egin dute, Molina de Segura herrian (Murtzia). Mehatxu larriak egitea inputatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Katalunia Errege Kopako albisteak EAE albisteak