Gizartea -
Lan gatazka
Apirilaren 23 eta 24rako greba deitu dute Osakidetzako sindikatuek
Bi lanuzteak dagoeneko iragarrita zeuden, baina beste data batzuetan, apirilaren 29 eta 30ean, alegia. Lanuzteak SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bi greba egun erregistratuko dituzte Osakidetzako sindikatuek asteazken honetan, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Horrela, apirilaren 23 eta 24rako greba deituko dute Euskadiko osasun zentro guztietan.
Bi lanuzteak dagoeneko iragarrita zeuden, baina beste data batzuetan, apirilaren 29 eta 30ean, alegia.
Lanuzteak SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dituzte. 2014ko azaroan eta abenduan lanuzteak egin zituzten Osakidetzan murrizketen aurka protesta egiteko.
Osakidetzako zuzendaritzarekin izaten ari ziren negoziazioetan aurrerapausorik ez bazegoen greba gehiago deituko zituztela iragarri zuten sindikatuek.
Bestalde, grebarako arrazoirik ez zegoela adierazi zuen Osasun Sailak. Maiatzeko hauteskundeen atarian gaudela gogorarazi zuen Sailak, eta mobilizazioetan “kutsu politikoa” ikusten zuela erantsi zuen. Era berean, ELAren eta LABen “estrategia” kritikatu zuen.