Gizartea -

Alpeetako hegazkin istripua

Bidaiari bakoitzeko 50.000 euro ordainduko dizkie Lufthansak senideei

Germanwimgseko bozeramaile batek adierazi duenez, ordainketak berehala egingo dituzte eta familiek aseguru-etxeei egingo dizkieten eskakizunei ez diete eragingo.

Hegazkin istripuqan hildakoen senitartekoak. Argazkia: EFE
Alpeetan hegazkin istripua EFE
Senitartekoek bilera egin dute Lufhtansa konpainiako arduradunekin

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiari bakoitzeko 50.000 euro ordainduko dizkie Lufthansak 4U 9525 hegaldiko biktimen senideei, Alemaniako konpainiak gaur jakitera eman duenez. Germanwingseko hegazkina ustez nahita amildu zuen kopilotuak Frantzian. Hegaldiak 150 bidaiari zeramatzan.

Germanwimgseko bozeramaile batek adierazi duenez, ordainketak berehala egingo dituzte eta familiek aseguru-etxeei egingo dizkieten eskakizunei ez diete eragingo.

Lufthansak eta Germanwingsek “senideekin harreman zuzena dute eta diru-laguntzak zuzenean emango dizkiete; ordainketa ez burokratikoa eta modurik errazenean”, erantsi du bozeramaileak. “Familiek atsekabe nahikoa dute orain eta ezin dute arazo ekonomikorik izan”, adierazi du iturriak.

316.882 euroko kalte-ordaina, EBren arabera

Frantziako Alpeetan A320 hegazkineko biktima bakoitzeko hasierako kalte-ordaina 316.882 eurokoa izango da, Europako Parlamentuko 785/2004 Araudiak eta 2004ko apirilaren 21eko Kontseiluak zehaztua dutenez.

Arauak zehazten duenez, “garrantzitsua” da aseguruek ordaindu beharreko gutxieneko zenbateko bat bermatua izatea. Zenbateko horrek ez du bidaiariengan soilik eragina, ekipaian eta kargan ere eragina du.

Bidaiaren ardurari dagokionez, hegazkin konpainiaren aseguruaren gutxieneko estaldura bakoitzarekiko 250.000 igorpen eskubide berezi izango direla zehazten du araudiak.

Nazioarteko Diru Funtsak duen zehaztutako dibisen erreserba bat dira igorpen eskubide bereziak. Egun, 0,788 euroko balioa dute. Bidaiari bakoitzeko 250.000 igorpen eskubide bereziak Europako txanponera igaroz garo, biktima bakoitzaren gertukoek gutxienez 316.882 euro jasoko lituzkete.

Kalte-ordainaren zenbatekoa ezberdina izango da bidaiari bakoitzaren egoera pertsonalaren arabera. Adina edo sendia kontuan izango dituzte horiek zehazteko.

Bidaiariak aseguratzeaz gain, hegazkin konpainiak ekipaia ere babesten du.

Allianz Global Corporate & Specialty aseguratzaileak hartuko ditu bere gain A320 hegazkinaren istripuaren kalte-ordainak.

Ezbeharra eragin zuten arrazoiek ez dute senitartekoek jaso beharreko kalte-ordainaren zenbatekoa aldatuko.

Aseguru pertsonalak

Bidaiari bakoitzarengatik ordainduko den kalte-ordainaz gain, kontuan izan behar da, baita ere, bakoitzak izan zitzakeen aseguru pertsonalak. Senitartekoek horrelako asegururik zuten edo ez egiaztatu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hegazkin istripuak gaur