Gizartea -

Alpeetako hegazkin istripua

Hegazkin konpainiak kabinako segurtasun protokoloa aldatzen hasi dira

Uneoro kabinan bi lagun egoteko araua onartu du baita ere Lufthansa konpainia alemaniarrak.

Kabinako segurtasun protokoloa aldatuko dute hainbat konpainiak. Argazkia: EFE
Hegazkin kabina EFE
Kabina barruan beti 2 lagun egotea, aztergai

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazkin istripuaren ondoren, hainbat aire konpainiak hegazkinen kabinetako segurtasun protokoloan aldaketak iragarri dituzte. Hemendik aurrera, gutxienez bi lagunek joan beharko dute une oro kabinan. Besteak beste, konpainia hauek iragarri dute neurri berria: Easyjet, Norwegian Airlines, Ryanair, Air Berlin eta Air Canada.

Istripua izan zuen hegazkinaren konpainiak ere, Lufthtansa konpainia alemaniarrak, uneoro pilotuaren kabinan bi lagun egoteko neurria onartu du.

Irailaren 11ko atentatuek aldaketak ekarri zituzten hegazkinen segurtasunean, eta kabinaren barruko aldetik atea ixteko sistema ezartzea erabaki zen. Sistema horri esker, pilotuak atea barrutik ixteko eta blokeatzeko aukera du. Horrela, kanpoan dagoenak ezin du kabinaren barrura sartu.

Andreas Lubitzek sistema hori erabili zuen kabina ixteko eta pilotuari kabinara sartzea galarazteko.

Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako legeak ez datoz bat kabinan erabili beharreko protokoloaren inguruan. AEBn derrigorrezkoa da kabinan gutxienez bi lagun egotea. Europan, berriz, legeak ez du horretara behartzen. Frantziako Alpeetan izandako istripua inflexio puntua izango da alor horretan.

Alemaniako aire konpainia nagusiak kabinan beti bi lagun egoteko araua ezartzea aztertzen ari dira. Onartuz gero, araua berehala sartuko litzateke indarrean.

Portugalgo Gobernua ere segurtasun neurri berriak ezartzea aztertzen ari da.

EASAk ere gomendatu du

Zentzu horretan, segurtasun neurri berriak ezartzeko gomendioa eman du gaur Europako Aire Segurtasuneko Agentziak (EASA). Horrela, hegazkinen kabinetan beti “gutxienez bi pertsona izatea” gomendatu die aireko agintari nazionalei eta airelineei.

Estatu kideekin hitz egin ostean eta 4U9525 hegaldiko informazioak oinarri bezala hartuta gomendioa emateko erabakia hartu duela azaldu du Agentziak agiri batean.

Tripulazioko kideei aplikatzeko segurtasun neurriak eta arriskuak berriz atertzeko aholkua eman die Agentziak operadoreei, tripulazioko kide bat “beharrizan fisiologiko edo operatiboengatik hegaldiko fase ez kritikoetan” kabinatik ateratzen den kasuetan, hau da, lur hartzetik edo aireratzetik kanpo.

Arriskuak berriro aztertzeko marko horretan, kabinan beti gutxienez bi pertsona izatea “edo arriskuak murrizteko beste neurri baliokideak” hartzea gomendatu du EASAk. Hala ere, tragediaren ikerketako datu berriak jakitera ematen dituztenean gomendioa berriz aztertuko du Agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania albisteak Frantzia bideoak Hegazkin istripuak gaur