Gizartea -

Hegazkin istripua

Nafar bat, Frantziako Alpeetan eroritako hegazkineko bidaiarien artean

Langileak, enpresak eta ikasleak zihoazen hegazkinean. Eusko Jaurlaritzak ez daki biktimen artean EAEko herritarrik izango ote den.

ROgelio Ofizialdegi. Argazkia: EITB
ROgelio Ofizialdegi.
Nafar bat, Frantziako Alpeetan eroritako hegazkineko bidaiarien artean

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rogelio Ofizialdegi Tina nafarra, Delphik Bartzelonan duen lantegiko Giza Baliabideen zuzendaria, Frantziako Alpeetan erori den hegazkineko bidaiarien artean dago.

Sant Cugat del Valleseko (Bartzelona) enpresako bi kide zihoazen hegazkinean istripua gertatu denean. Konpainiako iturriek jakitera eman dutenez, giza baliabideetako zuzendaria eta UGTren enpresa batzordeko ordezkaria Düsseldorfera zihoazen bilera batera.

Rogelio Ofizialdegi Tinak 62 urte zituen eta Bartzelan bizi zen. Diario de Navarrak zabaldu duenez, 1986etik egiten zuen lan automobilgintza alorreko enpresarentzat.

Jaurlaritzak ez daki EAEko herritarrik ote dagoen

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gobernuaren atsekabea agertu du "istripu latzagatik", eta dokuminak helarazi dizkie biktimen senideei eta gertukoei.

Erkorekak esan du Espainiako Gobernuarekin jarri direla harremanetan behar duten laguntza emateko, eta azpimarratu du oraindik ez dakitela EAEko herritarrik ba ote zegoen bidaiarien artean.

Biktimak

Bestalde, Bigarren Hezkuntzako 14 ikasle alemaniar eta haien bi irakasle etxera bidean zihoazen Llinars del Vallesen (Bartzelona) ikasle truke egitasmo batean parte hartu ostean.

Era berean, Lluis Junca Oriol Junqueras ERCren buruaren kabineteburuaren emaztea ere ezbeharra izan duen abioiean zihoan.

Horiez gain, litekeena da hildakoen artean nazionalitate espainiarreko beste 40 pertsona inguru egotea, baina oso poliki ari dira baieztatzen horien nortasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa