Gizartea -
''Aldizkako sexu-harremanak''
Juan Carlos erregeak aitatasun salaketaren aurka egin du Gorenean
Auzitegiaren ustean, Ingrid Sartieau Belgikako emakumeak aurkeztutako zantzuak “nahikoak dira salaketa onartzeko”.
Erredakzioa
Juan Carlos erregearen defentsak helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean Ingrid Sartieau emakume belgikarrak egindako aitatasun eskaera onartu eta gero.
Gainera, Sartieauk Goreneko Arlo Zibileko Aretoaren ebazpenaren aurkako helegitea ere aurkeztu du, bere ustean, ez diote DNA frogak egiteko eskaera aintzat hartu.
Bi helegiteak aurkeztu ostean, fiskalari igorriko dizkiote txostena egin dezan. Txostena bukatutakoan, Aretoak erabaki bat hartuko du, baina horretarako 20 egun beharko dira gutxienez.
Arlo Zibileko Aretoko 12 epaileen ebazpenaren arabera, Sartieauk aurkeztutako zantzuak “ez nahikoak” ziren, Juan Carlos erregeari DNA froga egiteko, baina bai salaketa onartzeko.
Epaileek Albert Solak jarritako salaketa ukatu bazuten ere, Sartieauren onartzea erabaki dute, bere amaren adierazpenak jasotzen dituen agiri bat (notario batek bermatutakoa) aurkeztu duelako. Amaren adierazpenetan “hardun geratzea eragin zuen behin behineko sexu-harremanen aipamenak egiten dira” eta Juan Carlosen “senideak direla dioten pertsona batzuekin izandako harremanak” ere bai jaso dituzte.
“Ez dago zalantzarik froga horiek ez liratekeela nahikoak izango salaketa onartzeko”, esan du Gorenak.
Halere, jurisprudentziaren arabera, zantzuok “nahikoak dira salaketa onartzeko”.
Aretoa Gorenak berak zabaldutako doktrina batean oinarritu da, Prozedura Zibileko Legeko 767.1 artikuluaren ingurukoa, “prozesuak aurrera egiteko baldintza” ezarri baitute.