Gizartea -

Gatazka Bizkaian

Etxebarriko lotura-zerbitzua, metro geltokitik 700 metrora berriro

Epailearen autoak Bizkaibuseko lotura-zerbitzuaren bezeroak “babesik gabe” uzten dituela deitoratu du Galdakaoko Udalak.

Etxebarriko lotua-zerbitzua. Artxiboko irudia: EiTB
Etxebarriko lotua-zerbitzua. Artxiboko irudia: EiTB
Metroaren autobusak ez dira Etxebarri barruraino joango

0:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebarriko lotura-zerbitzua (Bizkaia) metro geltokitik 700 metrora gelditzen hasi da berriro arratsaldean. Debekua behin-behinean kendu du epaileak gaur auto batean.

Epailearen autoak Bizkaibuseko lotura-zerbitzuaren bezeroak “babesik gabe” uzten dituela deitoratu du Galdakaoko Udalak.

13:40etik aurrera autobusaren geltokia urruntzea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Autobusek gaur metro geltokian gelditzen jarraitzeko arazorik ez zegoela jakinarazi die Etxebarriko Udalak Aldundiari eta epaitegiari, bezeroei “traba handiagorik ez egiteko”.

Auto judiziala onartu du gaur Etxebarriko Udalak agiri batean. Urtarrilaren 29ko ebazpena bete zutela gogorarazi du, nahiz eta, Udalaren hitzetan, “kautelazko neurri zorrotzegiak” ezarri; izan ere, Bizkaibuseko linearen geltokia metroaren parean jartzera behartu zuen epaileak.

“Administrazio-auzi prozesuan inposatzen dituzten neurriak bete” egingo dituztela errepikatu du Etxebarriko Udalak. Aldundiak salaketa ezarri zuen lotura-zerbitzuaren autobusa herrira sartzen ez uzteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao argazkiak Bizkaia