Gizartea -

Auzitegi Gorena

Juan Carlos I erregeari jarritako aitatasun eskaera bat, onartuta

Auzitegi Goreneko  Zibileko Aretoak tramitera onartu du  gaur Juan Carlos I erregeari aurkeztutako bi aitatasun eskarietako bat.

Juan Carlos Borboikoa erregea. EFE.
Juan Carlos Borboikoa erregea. EFE.
Juan Carlos Borboikoa erregea. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Zibileko Aretoak tramitera onartu du  gaur Juan Carlos Borboikoa erregearen kontra aurkeztutako bi aitatasun eskarietako bat, Ingrid Sartiau belgikarrak jarritakoa, hain zuzen. Alberto Sola Jimenez kataluniarrak aurkeztutako eskaria, berriz, atzera bota du Auzitegi horrek.

Goreneko iturriek zehaztu dutenez, eskaria tramitera onartuta, Auzitegiak gaia aztertu bai, baina ez du erabaki bat hartzeko betebeharrik.

2014 erdialdean aurkeztu zuen  Ingrid Sartiaukeskaria Auzitegi Gorenean, Juan Carlos I bere aita zela eta hori aitortzea eskatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Non dago errege emeritua?