Gizartea -
C hepatitisa
Darpon: ‘Industria farmazeutikoaren eraginez piztu da polemika’
Osasun sailburuak berretsi egin du C hepatitisa duten gaixo guztiek ez dutela Sovaldi sendagaia hartzeko beharrizanik.
Erredakzioa
Jon Darpon Osasun sailburuak esan duenez, Osakidetzak C hepatitisaren gaitza beste gaixotasun batzuk bezala artatuko du eta Sovaldi sendagaiz gain beste botika batzuk ere badaudela azpimarratu du.
Ildo horretan, Osasun sailburuak adierazi du C hepatitisaren harira piztu den polemika “multinazional farmazeutiko baten estrategiaren ondorioa” dela. “Ziurrenik, mundu guztiak ez du Sovaldi sendagaia beharko, eta beharrizanez gero ere, ez duet aldi berean hartu beharko”, erantsi du.
Astelehen honetan elkarretaratzea izan da Bilbon, gaixotasun horren aurkako botika berria administratzea eskatzeko. Kaltetu guztienganako “errespetua” agertu ostean, Darponek esan du Osakidetzak konponbidea emango diela eta, ondorioz, behar duten medikazioa izango dutela.
Alabaina, Sovaldi sendagaia ezinbestekoa ez dela eta beste sendagai batzuk ere eraginkorrak izan daitezkeela adierazi du. “Multinazional farmazeutiko baten estrategiaren eraginpean gaude”, deitoratu du.