Gizartea -

Bukatu berri den urteko datuak

Zirkulazio istripu larriak % 48 jaitsi dira EAEn 2014an

Guztira, 29 lagun hil dira Euskadiko errepide eta kaleetan. Nafarroan, berriz, 44 pertsona hil dira.

Istripu larriak ia erdira murriztu dira Euskadin

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 hildako eta 372 zauritu larri izan dira 2014an EAEko kaleetan eta errepideetan izandako zirkulazio-istripuen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak egindako balantzearen arabera.

Hala, % 48 jaitsi dira istripu larriak, Ertzaintzak bai Udaltzaingoek erregistratutako zirkulazio-istripuei buruzko datuen arabera. Zehazki, iaz 29 hildako izan ziren, 2013an baino 27 gutxiago. Halaber, 372 zauritu larri izan ziren, iaz baino 58 gutxiago.

Hildakoen tipologiari dagokionez, datuek hau adierazten dute: 29 hildakotatik 18 autoko gidariak izan direla (8 moto-gidariak, 9 turismo-gidariak eta bestelako ibilgailuetako gidariak eta 1 txirrindularia), 1 autoko bidaidea izan zela eta gainerako hildakoak ibilgailuek aurretik eramandako oinezkoak(10). Oro har, zirkulazio-istripuetako hildakoak gizonezkoak izan dira. Zehazki, 22 gizonezko hil dira; aldiz,7 emakumezko hil dira.

Ildo horri jarraiki, ehunekorik nabarmenena gidarien taldean dago; izan ere, hil diren gidarien %95 gizonezkoak izan dira. Hala ere, autoek gizonezkoak baino emakumezko gehiago eraman dituzte aurretik: % 60. Emakume horiek guziak 64 urtetik gorakoak izan dira. Bestetik, bidaidea gizonezkoa izan da. Zauritu larri gutxiago egon dira iazkoen aldean, hala ere, hildakoen zifrak baino gutxiago jaitsi dira. Zehazki, joan den urtean 372 zauritu larri izan ziren, 2013. urtean baino 58 gutxiago.

Bizkaiko lurralde historikoan erregistratutako zirkulazio-istripuetan izan dira hildako gehien. Zehazki, 14 hildako izan dira (2013. urtean baino 6 gutxiago). Gipuzkoan, berriz, 12 hil dira (10 gutxiago) eta, azkenik, Araban 3 hil dira (11 gutxiago).

Hala ere, zauritu larriak eragin dituzten istripuei dagokienez, Gipuzkoako lurralde historikoko zifra Bizkaikoa eta Arabakoa bainoa handiagoa izan da. Gipuzkoan, 187 zauritu larri izan dira, Bizkaian baino 83 gehiago. Araban, ordea, 81 zauritu larri izan dira.

Nafarroa

Nafarroan, berriz, 44 pertsona hil dira zirkulazio istripuetan bukatu berri den urtean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Albisteak Nafarroa