Gizartea -

Adikzioen Lege proiektua

Elkarte gastronomikoetan erretzea debekatuko du Jaurlaritzak

Adikzioen Legea onartu du gaur Jaurlaritzak. Besteak beste, kontrola handituko du tabako kontsumoaren gainean, zigarro elektronikoetan eta kaleko edanaren gainean.

Adikzioei aurre egiteko lege aurreproiektua onartu du Jaurlaritzak

2:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Adikizioen lege proiektua onartu du gaur. Horren arabera, erabilera publikoko lekuetan ezin izango da erre, lekuaren jabetza publikoa zein pribatua izan. Neurriak futbol zelaiei eta elkarte gastronomikoei eragingo die, besteak beste.

Jon Darpon Osasun sailburuak aurkeztu duen proiektuak kalean alkohola edatea ere galaraziko die adingabeei eta pertsona helduei, udalak baimendutako kasuetan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak "egungo gizartearen beharrei egokituta" arautu nahi ditu adikzioak, indarrean dagoen legedia 1998koa delako, nahiz eta aldaketa batzuk egin zaizkion ordutik. Horren harira, osasunaren sustapena eta adikzioen prebentzioa izango dira jomuga nagusiak.

Hori horrela, publikoarentzat irekitako lekuetan erretzea debekatzea jasotzen du, lekuaren jabetza publikoa edo pribatua izan kontuan hartu gabe. Hor sartuko lirateke elkarte gastronomikoak, zezen plazak eta kirol instalazioak, "irekita, erdi irekita edo itxita" dauden guztiak.

Araudi horrek, era berean, zigarro elektronikoari ere eragingo dio. Alkoholari dagokionez, lehenengo aldiz adingabeen kontsumoa eta horiei alkohola saltzea debekatuko dute, eta kaleko edana mugatuko dute, baita helduen kasuan ere. Gainera, ezingo da alkoholik saldu 22:00etatik 07:00etara, saltokian bertan edateko ez baldin bada.

Hori horrela, proiektuak ez dio lekurik utziko kaleko edanari, baina bestelako ekitaldi batzuetan tokian tokiko udalaren esku utziko du araudia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea