Gizartea -

Granadan

Aske utzi dituzte ustezko sexu-abusuengatik atxilotutako lau lagunak

Epaileak aske utzi ditu, karguekin, hiru akusatu; laugarrenari espetxea ezarri dio, 10.000 euroko bermearekin. Akusatuak, baina, ordaindu du jada fidantza.

Bigarren mutil batek salatu ditu sexu-abusuak

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Granadako 4. Instrukzio auzitegiko epaileak aske utzi ditu, karguekin, ustezko sexu-abusuengatik atxilotutako lau lagunetatik hiru. Bestalde, espetxera igorri du laugarren atxilotua, 10.000 euroko bermearekin. Honek, baina, ordaindu du jada fidantza, eta aske geratu da.

Asteazken honetan, epailearen aurrera eraman dituzte Granadan mutiko bati ustezko sexu gehiegikeriak egiteagatik atxilotuta dauden hiru apaizak eta erlijio irakaslea. Atxilotuek euren errugabetasuna defendatu dute epailearen aurrean.

Goizeko 8:30ean irten da Granadako Polizia komisariatik atxilotuak zeramatzan furgoneta. Minutu batzuk geroago iritsi da epaitegira, eta banan-banan deklaratzen hasi dira.

Bestalde, dagoeneko bigarren salaketa ere jarri dute, hasieran lekuko modura deklaratu zuen gazteak salaketa jartzea erabaki baitu. Justiziarik egingo ez ote den beldur dela esan du bere nortasuna agertu ez duen gazteak, baita ‘Los Romanones’ taldearen ingurutik etor dakioken errepresaliengatik ere.

Hasieran lekuko bezala baina ondoren salaketa jarri duen gazteari berriro hartuko diote deklarazioa, gaur iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea