Gizartea -

Biografia

Koldo Losada, alor guztietan aritutako aktorea

Curriculum zabala du antzerkian, zineman eta telebistan. ETBko 'Goenkale' telesailean ere aritu zen 2005-2006 denboraldian.

Koldo Losada. Argazkia: @analopezactores
Koldo Losada.
Koldo Losada: lan oparoa aktore lez

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Losada, Bilbon hilda aurkitu duten aktorea, Getxon jaio zen, 1960an.

Ados Teatroa taldeko kide zen gaur egun, eta aurretik, besteak beste, 'Goenkale' telesailean (2005-2006) eta No controles (2010) eta El abuelo que saltó por la ventana y se largó (2013) filmetan egin zuen lan.

Antzerkian ibilbide luzea egindakoa, Losada Tanttaka konpainian aritu zen urte askotan, eta, besteak beste, Manolito gafotas, Katiuska eta Astoen irrintzia edo Donostia Maitagarria lanetan parte hartu zuen.

Telebistan, Espainiako Estatuko telesail arrakastatsuenetan aritu zen: 'Cuéntame', 'Los hombres de Paco', 'Yo soy Bea', 'Amar en tiempos revueltos', 'Los Serrano', 'Hospital Central'...

ETBn, 'Goenkale' telesailaz gain, 'Hasiberriak' eta 'Teilatupean' telesailetan ere egin zuen lan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Aktoreak