Gizartea -

Desagerpena

77 urteko gizonezko bat desagertu da Gasteizen

Gizona 1,72 metro altu da, eta alzheimer sintomak ditu. Astelehenean desagertu zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoa astelehenean desagertu zen 77 urteko gizonezko baten bila ari da. 1,72 metro altu da, eta alzheimer sintomak ditu.

Gizonezkoa ez zen etxera itzuli atzo (Arana auzoan bizi da), eta senideek Ertzaintza eta Udaltzaingoa ohartarazi dituzte.

Bi segurtasun indarrek ikerketa abiatu dute, eta gizonezkoaren argazki bat publikatu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba