Gizartea -

Nafarroa Oinez 2009

2009ko Nafarroa Oinez jaialdian bildutako dirua Etxarri Aranazko ikastolak eraikin

Ikastola honek hirugarrenez antolatuko du jaialdia. Datorren larunbatean, Arbizu kiroldegian, Nafarroako ikastolen jaiaren aurkezpena izango da.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak Jaso Ikastolaren lekukoa hartu du eta 2009ko Nafarroa Oinez antolatuko du eraikin berri bat egiteko dirua lortzeko asmoz. Eraikin berria egiteko, 3,5 edo 4 milioi euro behar izango dituzte.

Andra Mari Ikastolak Etxarri Aranatzen du egoitza nagusia, baina Sakanako hamalau herritako haurrak biltzen ditu. Aurten, 2 eta 16 urte bitarteko 420 haur ditu matrikulatuta.

Oraingo eraikina "txikia eta zaharra" da; beharrezkoa da beste bat "tokiko euskaldunen hezkuntza eskaerari aurre egiteko".

Ikastola honek Nafarroa Oinez antolatzen duen hirugarren aldia da hau; oraingoan, aurrekoetan bezala, "euskara bultzatzea eta zabaltzea du helburu".

2009ko urriaren 18an ospatuko den festaren leloa "Txikiak, handi" izatea erabaki dute, antolatzaileek adierazi dutenez, "baliabideetan eta zenbatekoan txikiak, baina proiektu eta itxaropen asmo handiekin".

Datorren larunbatean Arbizu polikiroldegian Nafarroako ikastolen jaiaren aurkezpena izango da. Oinez jantzien desfilea egingo dute, web gunea aurkeztuko dute eta aurreratu dutenaren arabera "sorpresak ez dira faltako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea