Gizartea -
Osasuna
Osakidetzak 60.000 euro eman beharko ditu umetxo baten heriotzagatik
Erditzean amak "osasun arreta kaskarra" jaso zuela ebatzi du Gasteizko epaile batek.
Erredakzioa
Osakidetzak 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die guraso batzuei, 2008. urtean 8 eguneko umetxo bat galdu baitzuten, erditzean amak "osasun arreta kaskarra" jaso zuelako, Gasteizko epaile batek ebatzi duenez.
Gurasoek 200.000 euro eskatu zituzten, baina azkenean epaileak 60.000ra jaitsi du kopurua, haurtxoak kardiopatia bat zuelako eta horrek ere eragina izan baitzuen heriotzan.
Nolanahi ere, amak jasotako osasun arreta "baldintzatu" egin zuen umetxoak bizirik irauteko aukera, zesarea lehenago egin izan baliote, "bizirauteko baldintza hobeak" izango zituzkeelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea