Gizartea -

Kanpaina

Irakasleen 'lana goraipatu' nahi du Eusko Jaurlaritzak

"Irakaslea naiz" kanpaina aurkeztu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Telebistan eta egunkarietan iragarkiak emango dituzte.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Irakaslea naiz" kanpaina aurkeztu du astelehen honetan Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Telebistan eta egunkarietan egingo dituzten iragarkien bidez, irakasleen lana "goraipatu" nahi du Eusko Jaurlaritzak. Irakasleen "lan garrantzitsua aintzat hartu behar da", Jaurlaritzaren arabera.

Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea Uriarteren ondoan izan da agerraldian. "Zenbaitetan" irakasleak "behar beste kontuan hartu ez" dituztela esan du Uriartek.

"Euskadik hezkuntza sistema ona du, emaitza onak ditu, eta hori guztia irakasleen lanari esker da", nabarmendu du Uriartek.

Kanpainak hiru asteko iraupena izango du. "Gizarteak gogoeta egitea eta kolektibo handi horren lana goraipatzea" da helburua, sailburuaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Irakasleak