Gizartea -

Gipuzkoako Foru Aldundia

Zarauzko zabortegia abenduaren 23an itxiko dute

Horrez gain, Lapatx eta Sasieta Azpeitiko eta Beasaingo zabortegiak 2015a amaitu aurretik itxi nahi ditu Aldundiak.

Martin Garitano
Martin Garitano
Martin Garitano

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 23an itxiko du Urteta, Zarauzko zabortegia, gaur Martin Garitano ahaldun nagusiak iragarri duenez.

Ahaldun nagusiak Urtetako (Zarautz) zabortegira bisita egin du gaur goizean, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuarekin batera. Garitanok Zarautzen igaroko du gaurko eguna, "Herritarrekin Herrira" ekimenaren baitan.

"Gipuzkoa berrian zabortegi kutsagarriak itxiko ditugu. Ixten lehena Urtetakoa izango da bi hilabete barru, abenduaren 23an. Gipuzkoar guztientzat berri ona da, lurraldeko hondakinen kudeaketa eredua garbia eta jasangarria delako", Garitanoren arabera.

Garitanoren iritziz, Gipuzkoako ereduaren oinarria "birziklatu daitekeen guztia birziklatzea da", eta hori dela eta, Diputazioak hondakinen bilketa selektiboa eta konposta sistema "eraginkorrak" bultzatzen ditu. Dinamika horren baitan, Diputazioak tratamendu mekaniko biologikorako planta eraikiko du Zubietan.

"Gipuzkoa berrian herritarren osasuna arriskuan jar dezakeen erraustegi toxiko batek ez dauka tokirik", adierazi du. Gaineratu duenez, azpiegitura hori "iraganeko kontua" da Gipuzkoan.

Horrez gain, Lapatx eta Sasieta Azpeitiko eta Beasaingo zabortegiak 2015a amaitu aurretik itxiko ditu Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Zarautz Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Birziklatzea Euskadin Ingurumena