Gizartea -

Euskal hezkuntza publikoa

Hezkuntzako lan eskaintzak 350 lanpostukoak izango direla uste du ELAk

Sindikatu abertzaleak kritikatu egin du plaza kopurua, eta "benetako beharrak" 5.046 lanpostukoak direla nabarmendu du.

Cristina Uriartek "oso albiste ona" dela esan du. Argazkia: EFE
Cristina Uriarte
Jaurlaritzak bi lan eskaintza publiko deituko ditu Hezkuntzan

0:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bi lan eskaintza publiko (LEP) iragarri zituen atzo, ezustean, Hezkuntzan 2015erako. Hala ere, Jaurlaritzak ez du zehaztu oraindik zenbat lanpostu eskainiko dituen. Lehen balorazio batean, "haserre eta harrituta" agertu dira sindikatuak. Euren ustez, "propaganda ariketa"tzat jo dute iragarpen, "Hezkuntza Publikoaren behar oinarrizkoenei" erantzuten ez diolako.

Ohar labur baten bidez egin zuen iragarpena Hezkuntza Sailak. Bertan zehaztu zuenez, 2014 eta 2015 urteetarako hezkuntzarako lanpostuen eskaintza publikorako deialdiak batu eta batera egingo dira 2015ean. Hezkuntza Saila beharrizanen azterketa egiten ari da eskainiko den plaza kopurua zehazteko Erabaki honekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak "enpleguaren egonkortasun handiagoa" bermatu nahi du.

"Oso albiste ona", sailburuarentzat

Lan eskaintza publikoaren lanpostu kopurua ez du zehaztu Cristina Uriarte Hekuntza sailburuak, baina gehienak irakasleentzako izango direla adierazi du. Hala ere, kopuru "garrantzitsua" izatea espero du sailburuak.

Lan eskaintza publikoaren deialdia hezkuntza sistemarentzat "oso albiste ona" dela goraipatu du Uriartek. Gainera, lan baldintzen kalitatea eta langileen “egonkortasuna” bermatuko dituela azpimarratu du buruzagiak. Nahiz eta 2014ko lan eskaintza publikoa aurten deitu, 2015ko eskaintzaren azterketekin batera egingo dela azaldu du.

"Onartezina", sindikatuen aburuz

Ohar batean, Lan Eskaintza Publikoaren berri komunikabideen bidez jakin zutela salatu du ELAk, astelehenean bertan Jaurlaritzako ordezkariek LEPa deitzeko asmoa bai, baina "gaiak hausnarketa serioa" behar zuela esan zietenean. Sindikatuarentzat, "propaganda ariketa" bat da iragarpena eta ez dio "Hezkuntza Publikoaren behar oinarrizkoenei" erantzuten.

Euskal sindikatuak gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak ezarritako berritze tasei men egingo diola adierazi du, hau da, 2014ean % 10 eta 2015ean %50a. Hala, sindikatuen kalkuluen arabera, Cristina Uriarte buru duen Sailak 350 plaza aterako ditu, 5.046 lanpostuko beharra badago ere.

Hori horrela, ELArentzat "onartezina" da sailburuaren eskaintza: "Sektorean behin-behinekotasunaren eta prekarietatearen aldeko apustu garbia da eta adar-jotzea beraien lanpostuak egonkortu gabe dituzten eta urte askotan inolako egonkortasunik gabe alde batetik bestera ibiltzera beharturik dauden milaka ordezko langileentzat", erantsi du.

2012an egin zen azken lan eskaintza publikoa Euskal hezkuntza publikoan, eta orduan 531 lanpostu eskaini ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea