Gizartea -

Legebiltzarra

'Euskara asko indartu da azken urteotan, baina nahi baino gutxiago'

Hala adierazi du Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordeak Legebiltzarreko Kultura Batzordean egindako agerraldian.

Patxi Baztarrika Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako sailburuordea.
Patxi Baztarrika Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako sailburuordea.
Patxi Baztarrika Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Baztarrika Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako sailburuordeak esan duenez, “euskara asko indartu da azken urteotan, baina gustatuko litzaigukeena baino gutxiago”.

Batzarrikak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak agerraldia egin dute Legebiltzarreko Kultura Batzordean, Jaurlaritzaren ‘Euskararen Agenda Estrategikoa’ren inguruko azalpenak emateko.

Uriartek nabarmendu du dokumentu horrek euskarari “bultzada” emango diola eta Jaurlaritzak euskararekiko duen “konpromisoa” agerian uzten duela. Euskara biziberritzeko “guztion elkarlana” ere ezinbestekoa dela ere esan du.

Bestalde, Baztarrikak azpimarratu du “gero eta euskaldun gehiago direla hizkuntzaren esparruan aukera berdinak eskatzen dutenak”. Gainera, azken 30 urteotan euskararen egoera “nabarmen” hobetu dela esan du.

Egun, EAEn, bost urte baino gehiagoko herritarren % 36,4 elebidunak dira, eta % 19,3, elebidun pasiboak. 25 urte baino gutxiagoko lau gaztetatik hiru elebidunak dira; duela 30 urte, berriz, bostetik bat baino ez zen elebiduna.

Euskararen erabilerak ere gora egin duela esan du Baztarrikak. Euskaldunen % 20ak baino gehiagok euskara gaztelera beste edo gehiago erabiltzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea