Gizartea -
Madril
Bi adingabe hiltzen saiatzea egotzi dio Poliziak ustezko pederastari
Aipatu bi delituez gain, bost adingabe bortxatu izana eta beste hiru bortxatzeko ahalegina egitea leporatu dio Poliziak.
Erredakzioa
Bortxatzeko asmoz bahitu zituen adingabeetako bi hiltzen saiatu izana egotzi dio Poliziak Ciudad Linealeko (Madril) ustezko pederastari, EFE agentziak ikerketaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.
Delitu horietako bat apirilaren 10ean jazo zen, akusatuak bederatzi urteko neskatila espainiar bat bahitu zuenean. Bigarrenean, biktima 6 urteko mutiko txinatar bat izan zen. Bahiketa hori ekainaren 17an burutu zuen.
Aipatu bi delituez gain, bost adingabe bortxatu izana eta beste hiru bortxatzeko ahalegina egitea leporatu dio Poliziak.
Beraz, guztira ondoko delituak leporatu dizkiote: bost bortxaketa, bost bahiketa, hiru bahiketa saiakera eta biktima baten etxean indarrez sartzea.
Ciudad Linealeko ustezko pederastak uko egin dio Poliziaren aurrean deklaratzeari, atxilotuta egin dituen bi egunetan.
Gaur arratsaldean eramango dute epailearen aurrera.
Epaileak kasua sekretupean mantentzea erabaki du, ikerketaren inguruko datu gehiago publiko egitea ekiditeko asmoz.