Gizartea -

Proben emaitzak

Iruñean ospitaleratu duten pazienteak ez du ebola, malaria baizik

Nafarroako Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuak ebola proba egin dio eta negatibo eman du. Hala ere, malaria azterketek positibo eman dute. Gaixoa Nigeriatik itzuli berria da.

Nafarroako Ospitalearen larrialdiak. Argazkia: EFE
Nafarroako Ospitalearen larrialdiak. Argazkia: EFE
Nafarroako Ospitalearen larrialdiak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean gizon bat Nafarroako Ospitalera eraman dute ebola zuelakoan. Horrela, protokoloa martxan jarri dute. Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuak ebola proba egin dio eta negatibo eman du. Hala ere, malaria azterketek positibo eman dute.

Hala eta guztiz ere, ebola protokoloak indarrean jarraituko du bihar arte, Mikrobiologia Zentro Nazionalaren baieztapena jaso arte, alegia, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez.

Pazientea Nigeriatik itzuli berria da. Gizona Tuterako Sofia Erregina ospitaleko larrialdi zerbitzuetara jo du goizean, sukar handia eta sabelaldean eta giharretan mina zuelako.

Irizpide kliniko eta epidemiologikoak kontuan hartuz ebola protokoloa martxan jartzea erabaki dute Nafarroako agintariek.

Horrela, gizona Nafarroako Ospitalera eraman dute. Bertan gaixotasuna baieztatzeko edo baztertzeko probak egin dizkiote.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Tutera albisteak Ebola berriak