Gizartea -

Ez du inor bahitu

Gizon armatu bat Zaragozako taberna batean giltzaperatu da

Haren bikotekidea lokal barrura sartu da, bertatik irten dadila eskatzeko, baina ez du konbentzitu, "urduri dagoelako eta ez duelako irten nahi".

Zaragozan, armaturik giltzapetu den gizonaren irteeraren zain

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon armatu bat Zaragozako taberna batean giltzaperatuta dago atzotik, 23:00etatik. Haren bikotekidea lokal barrura sartu da, bertatik irten dadila eskatzeko, baina ez du konbentzitu, "urduri dagoelako eta ez duelako irten nahi".

Aragoiko Poliziaren Bulego Nagusiaren iturriek jakinarazi dutenez, gizon hau tabernaren jabeetako bat da, bere bikotekidearekin batera.

Emakumea bitan sartu da tabernara, horietako batean giltzaperatutakoaren arrebarekin batera, bertatik irten dadila eskatzeko, baina ez dute konbentzitu. Halaber, norbait gehiago barrura sartzen bada, bere buruaz beste edo tiro egingo duela mehatxatu du.

Emakumearen ustez, baliteke gizona "apur bat edanda" egotea.

Dirudienez, gizona eztabaida baten ostean giltzaperatu zen La Salina kaleko Maxi 2 tabernan. Ordutik, negoziatzaile bat itxialdia uzteko konbentzitu nahian ari da, Espainiako Poliziak zabaldutakoaren arabera.

Operazio Berezien Taldea (GOE), udaltzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira.

Poliziak itxi egin du eremua, eta ibilgailuek ez dute ondoko kaleetara joaterik, baina etxera joan edo etxetik irten nahi duten bizilagunei ez die eragozpenik jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea